CUADERNOS DIGITALES SOFISTICADOS PARA TABLETAS U ORDENADORES CON WINDOWS 8


No es un secreto que me encantan los cuadernos digitales. Hasta ahora tenían sentido en tabletas pero el juego ha cambiado. La llegada de Windows 8 y RT a dispositivos tableta-ordenador, híbridos, transformables… y lo que está por venir, ha cambiado los PC y los dispositivos táctiles y móviles serán probablemente omnipresentes.

CUADERNOS SOFISTICADOS: NOTE EVERYTIME Y SUPERNOTE

Estos dos cuadernos gratuitos no son precisamente para estudiantes de primaria o secundaria. Su complejidad parece más adecuada para enseñanza superior o profesorado.

NOTE EVERYTIME para Windows 8 es un cuaderno para dibujar, tomar notas, hacer montajes e incluso presentaciones. Tiene incluso reconocimiento de escritura manual (módulo aparte, de pago). Permite compartir los cuadernos a otras muchas apps o a la nube.Aunque los menús son fáciles y visuales, su sofisticación no lo hace apto ni cómodo para niños.

SUPERNOTE es un clásico de las tabletas Asus. Es un cuaderno para tomar notas o apuntes. Se escribe en grande y la aplicación adapta el texto a la línea del cuaderno. Pero también permite dibujar, incluir imágenes, videos o sonido y por supuesto compartir las hojas o los cuadernos.

Lo que nunca llegaría a entender sería que el profesorado no experimentase con estas herramientas del siglo XXI. En mi opinión la escuela debe tener todo lo que  hay en la calle, en la vida real. Tabletas, portátiles, smartphones, ipods…lo que sea.

10 thoughts on “CUADERNOS DIGITALES SOFISTICADOS PARA TABLETAS U ORDENADORES CON WINDOWS 8

  1. En mi opinión la escuela debe tener todo lo que hay en la calle, en la vida real. Tabletas, portátiles, smartphones, ipods…lo que sea.

    Bada ene iritzian irakasleok gure denbora librean asko ikasi beharko genuke gailu digital zein analogikoetatik… baina informatika kontuetan, software libreari lehentasun osoa eman beharko genioke:

    http://eu.wikipedia.org/wiki/Software_librea_hezkuntzan#Argudioak

    Nik neuk nahiago dut zaharkitu itxura daukan softwarea gure zergekin atera den azken txundigailua erostea baino.

    1. “azken txundugailua” probatu gabe nekez jakingo duzu baliagarria den ala ez eta mota bateko soft bakarrik erabiliz berdin, baina bakoitzak jakingo du zer egin.

  2. Bai, >>bakoitzak<>zergak<< aipatzen ditut, ez norberak bere diruaz eta bere denboraz egiten duena. Hau da; merezi du diru publikoa horrelako "txundigailuetan" xahutzeak? (Entzun dut berriro ere Microsofteko komertzialek kontratu ederra sinarazi diotela badoan Eusko Jaurlaritzako gobernu taldeari, bere programan soft librea sustatzeko asmoa zeraman alderdiari…)

    http://softwarelibre.deusto.es/patxi-lopez-me-defrauda/

    Ene galdera erretorikoei erantzunez, jakina, ezezetz. Oraindik ere Anaya eta Zubia-Santillana-ren nagusitasun osoa daukagu eskoletan. ("Hoy toca la pág 187"). Hala eta guztiz ere, aurreko Domu Santu jai-zubian, –laster Halloween izena hartuko– gure ikastetxeko infraerabilita dauden ordenagailu guztiak piztuta utzi behar izan genituen Windowseko ez dakit zein zaharberritze egin zitzaten remototik. Bitartean, daukagun Ubuntu 10 partizioak ere gero eta zaharkituago geratzen ari zaizkigu baina epe luzerako sortzen diren bertsio horietako bat instalatu ez ziguten arren, daukagun aukerarekin pozik gabiltza bakar batzuk…

    Uste dugu lizentzia pribatibo eta txundigailu berrietan gastatzea baino, hobeto gasta litekeela: software librea eta irakasleontzako formakuntza.

    Software librera igarotzea, egun, Windowseko bertsio berriago batera igarotzea bezain erraza da; formakuntza aipatu dudanean ez naiz horrelako formakuntzaz ari. Formakuntza aipatzen dut Anaya-Santillana analogikotik aro digitalak eskatzen duen jauzian laguntzeko, ez besterik. Jauzi hori txikiagoa izan daitekeela tabletekin: wala!

    Eta digresiotxoa: gure eskuetan jarri diguten Ubuntu hori libre jaio bazen ere, preso ezagutuko dute gure lankide eta ikasleek eskoletan. Ezin ezer instalatu. Ezin ezer berriztatu. Askatasunari beldur.

    1. Niretzat Gorka iPad bat erostea edo Windows tableta bat gaur egun eskolarako ez da dirua xahutzea. Open source softwarea ere eduki behar da baina jarraitzen dut ulertu gabe zergatik eskola izan behar den gizartetik aparteko zerbait IKT kontuetan eta zergatik iraksleek ezin duten trasteatu azken gailuekin. Teknologia, hard eta soft, tresnak dira, boligrafoak diren bezala eta inportanteenamberaiekin zer egiten den, ez boligrafoari ezin zaion tinta aldatu eta zure etxekoa jarri ala bai. Zer demontre egiten duzun boligrafoarekin da inportanteena.

  3. Zuzenketa. Lehen lerroan, konturatu gabe, HTML segida bat sartu dut eta lerro bat ezabatu zait.

    Honelako zerbait esan nahi nuen hortxe hasieran: bakoitzak, norberak, jakingo duela bere denboraz eta bere diruaz zer egin, jakina, baina nire lehen erantzunean “zergak” aipatzen nituela diru publikoaz ari nintzelako.

  4. Erabat ados azken esaldiarekin Josu, teknologia horiek zertarako, horixe da gakoa. Baina inoiz bizikletaz ibili ez den bati ez zaio diru publikoarekin ekipamendu profesionala zertan erosi, nik uste. Eros dezala berak nahi badu edo ahal badu. Bale, bizikleta profesionalak politagoak, arinagoak, hobeak izan daitezke gauza askotarako baina ni bezalako askok, astean 20 km egiteko, merke horietako batekin nahikoa eta sobera.

    Montblanc luma estilografiko baten behar handiegirik ere ez. Nire beharretarako nahikoa eta sobera bolaluma merke horietako batekin, edo errusiarrek espazio-lasterketan frogatu zuten legez, arkatz batekin. Nahikoa eta sobera LibreOffice batekin, ez dut azken .docx-en azken xlcx kalkulu orrian integratzeko behar handiegirik… Egunero agertzen diren milaka apple-kazioak probatzeko milaka bizitza beharko nituzke…

    Eta argudio ekonomikoa lehenago aipaturiko bederatzi argudioetatik lehena besterik ez.

    http://eu.wikipedia.org/wiki/Software_librea_hezkuntzan#Argudioak

    Kontu hauetan talibana naizela pentsatuko duzu baina zeure “jarraitzen dut ulertu gabe zergatik eskola izan behar den gizartetik aparteko zerbait IKT kontuetan” hori irakurrita, bururatu zait AEBn, hainbat ikastetxetan, ikasgeletan iPada sartu den legez, beste askotan, eskola-jantokietan, MacDonalds, Burger King, Pizza Hut eta enparauak sartu direla.

    Horiek bai ez daudela gizartetik aparte.

    [Hain talibana ez agertzeko, aitortuko dizut hemen, gure ikasleak wikispaces eta hainbat Google zerbitzu erabiltzera animatzen ditudala. Nik neuk ere Google enpresaren bezero fidela nauzu. (Edo enpresaren salgaietako bat, segun nola begiratu ;-)].

    1. Arazoa, Gorka, iPad bat ez dela egun kapritxo bat adibidez. Gehien saldu den tableta da munduan eta parlamentarioetatik hasi eta hainbat profesionaletara hedatu den gailua da. Erabili daitezke Android tabletak ere, eta erabili beharko lirateke (ez dut ikastetxe bat ezagutzen hori egin duenik eta larria iruditzen zait) baina horrek ez du bermatzen iPadaren ekosistema bere aplikazio guztiekin edo bere liburu digitalekin edo Windows 8rena. Bitartean Hezkuntza Sailak jokoz kanpo dauden netbookak eskatu gabe ere banatzen ditu, hori bai dela dirua botatzea.
      Hau ez da talibanismo edo liberalismoari buruzko eztabaida, eskolaren betiko atzerapen eta aislamenduarena baizik. Sasi erlijio teknologikoekin ez dugu hezkuntza eguneratuko merkeagoak edo libreagoak izateagatik. Hemen jokoan dagoena ikasleen (eta irakasleen) formakuntza da eta ezin dut ulertu nola egingo dituzten kalean egiten diren gauzak smartphonerik ezin badute erabili, iPad bat ezin badute ukitu, android tabletarik ez badago edo windows berri bat sekula ikusiko ez badute edozein arrazoirengatik.

  5. “En mi opinión la escuela debe tener todo lo que hay en la calle, en la vida real. Tabletas, portátiles, smartphones, ipods…” Baina zertarako? XXI. mendeko tresnak XIX. mendeko eskola eredu zaharkitu batean oinarriak dituen jardun akademikoan erabiltzeko? “Ixilik egon, ez mugitu, entzun, kopiatu, ikasi (memorizatu) eta nik nahi dudan moduan erantzun” protokoloaren errepikapenean behin eta berriro oinarritzen den eredu didaktiko batean txertazeko?

    Testuinguru horretan mota guztietako teknologiak lekuz kanpo daude eta, gehiago oraindik, ez dute inongo onurarik ekartzen. Eta nik neuk bizi izan dudan esperientziaz ari naiz. 2008an, nire fisikako klaseetan, orduan modan zeuden TabletPCak erabiltzea erabaki nuen. Ikasle bakoitzari TabletPC bana (Windowspean, portzierto) banatu nien. Orain modan jarri den Flipped Classroom ereduari jarraituz, eduki guztiak sarean ipini nien (http://www.jakinstein.com/moodle/course/category.php?id=2 sartu gonbidatu gisa). Ikasleek edukiak etxean jorratu eta nik horietako batzuk klasean sakondu ondoren, ikasleek ariketak PDF moduan jaisten zituzten euren Tablet-etara eta bertan PDF Annotator izeneko aplikazio batekin (http://www.grahl-software.com/en/pdfannotator/whatsnew.php zure artikuluan ipini dituzun bi horien oso antzekoa) ariketak egin behar zituzten, ordubetean bi, konkretuki. Gero Moodle-era igo eta bertan nik banan-bana zuzentzen nituen. Aplikazio berdinarekin baina tinta digital gorriarekin zuzentzen nizkien ariketa eta gero Moodlen jakinarazpenen sistemaren bitartez banan-bana bidaltzen nizkien zuzendutako ariketrak, bakoitzaren kalifikazioa eta bakoitzaren inguruko iruzkin txiki bat.

    Bi urte besterik ez zituen iraun nire esperimentuak. Tableten erabilera testuinguru horretan oztopoa besterik ez zen izan. Oztopoa ikasleentzat (eskuz askoz ere modu erosoagoan egiten dutena katxarro batean egitera behartzea irakaslearen “marzianada bat bezala kontsideratu zuten) eta oztopoa niretzat (ohiko lan-karga laukoiztu egin zitzaidan, emaitza akademikoetan alde nabarmenik egon gabe) Eredu metodologiko horretan teknologiarik modernoena ere (pentsa, tabletaz hitz egiten ari naiz) oztopo bat bestrik ez da.

    Hezkuntza sailak dirua alferrik bota duela diozu Josu, eskatu ez diren netbook-ak eskoletara bidaliz. Eta arrazoia daukazu. Tabletak erostea, ordea, ez duzu dirua xahutzea bezala ikusten. Non dago aldea? Mahaiganeko ekipoak izan, portatilak izan, tablet edo smartphonak izan, zer diferentzia dago ikasle bakoitzak egunero sei ordu pasatzen baditu bere mahaitik altxatu gabe? Ezin bada gelatik atera, entzun eta kopiatzen aritzeaz gain ezin badu besterik egin? Teknologia erabiltzen duenean gehienetan bilatu, irakurri eta kopiatzeko izaten da. Eta azterketa eguna heltzen denean, bilatzea, irakurtzea eta kopiatzea debekatu egiten zaio ikasleari. Zein da tableten edo smartphonen balio erantsia egoera honetan? Nik ez dut inondik ikusten. Gehiago oraindik. Esango nuke irakasle gehienen ustetan (nire lankideen kasuan behintzat hala da) katxarro hauek ibakarrik balio dute ikasleak gelan distraitzeko eta horrexegatik, klaseko dinamika “normalaren” kontra doalako debekatuta daude mugikorrak Euskal Herriko ia eskola guztietan.

    Ados nago zurekin Josu, eskolak ezin diola bizkarra eman errealitateari. Horregatik, errotik aldatu behar ditu egiturazko arazo larriak eta teknologiaren erabilera ez da larriena. Aldatu beharra dauka curriculumaren interpretazioa eta aplikazioa lehenik. Enfoke berri horren haritik, aldaketa metodologiko sakonak ezarri behar dira. Eta hauek etortzen direnean, teknologoaren ezarpena eskola jardunean erabateko zentzua izango du. Bestela, alferrik ari gara.

    Eta bukatzeko tablet eta smartphonen inguruan nik pertsonalki daukadan pertzepzioa (oso pertsonala eta baliteke okerra izatea) azaldu nahiko nuke. Nerabeekin lan egiten dut irakasle lanetan hasi nintzenetik. Azken urteotan ikasleen artean mugikorren erabileraren hazkuntzaren lekuko izan naiz eta promozio desberdinetan hauek nola erabiltzen dituzten galdetu izan diet. Ikasleak, helduok bezala (salbuespenak salbuespen) edukiak kontsumitzeko erabiltzen dituzte. Musika, bideoak eta argazkiak (orden horretan) eta lagunarteko sareetan gehienetan “txorradak” partekatzeko (eurek esanda). Nik tabletak kontsumorako primerako tresnak direla iruditzen zaizkit, telebistaren parean jarriko nituzke, interaktibitatea eta mugikortasuna izanik bien arteko alderik nagusienak. Hortik aurrera zaila egiten zait bestelako erabilerak imajinatzea, smartphone edo tabletekin bakarrik egin daitezkeenak (argazkiak edo bideoa grabatzeko, badaude beste tresna egokiagoak, adibidez). Iaz egindako proiektu batean (http://ikteroak.com/2012/07/06/ball-shooter-talde-kooperatiboak-dbhko-fisika-eta-matematikaren-ikaskuntzaren-oinarri-bezala/) angeluak neurtzeko erabili genituen ikasleen mugikorrak baina ez da erraza horrelako erabilera orijinalak aurkitzea.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s