¿CÓMO SE SOSTIENE UNA “POLÍTICA DE IGUALDAD” ENTRE LAS LENGUAS CON ESTOS RESULTADOS?


Si observamos los resultados de la Evaluación Diagnóstica 2009 en Euskadi (gráficos de 2º de ESO), y nos centramos en las dos lenguas oficiales, podemos ver que casi todo el alumnado obtiene unos resultados parecidos en Comunicación Lingüistica en Castellano. Si vemos el gráfico por estratos modelo/red, es difícil comprender las obsesiones pro-castellano de algunos: el alumnado de inmersión en euskera sabe tánto o más castellano que cualquiera.

http://www.isei-ivei.net/cast/pub/inf_ejecutivo_ED09/Informe_ejecutivo_2ESO.pdf

A falta de gráficos por estratos para el euskera, compararemos los niveles entre diferentes modelos:

En Comunicación Lingüistica en Euskera, un 85% del alumnado del modelo A, Un 38% del B y un 26% del D no pasan del nivel más bajo. En castellano un 16% del alumnado total está en ese nivel inferior.

Preguntas:

  • ¿Qué dicen ahora los que gritaban “manipulación” ante los resultados de la evaluación del nivel B2 del Euskera? ¿Dónde estan -salvando las distancias entre estudios- las diferencias?
  • ¿Cómo se justifica la “igualdad normativa” del PP-PSE entre el euskera y el castellano en la educación cuando los niveles de euskera son tan preocupantes y los de castellano no (sólamente en algunos estratos y no en los de inmersión)?

A mi sólo se me ocurre una justificación para la  “igualdad de trato” (cuando no hostilidad manifiesta) a la lengua débil y a la socialmente dominante: el perpetuar el dominio de la lengua castellana para seguir imponiendo la única identidad que ellos realmente defienden, aunque disimulen.

4 thoughts on “¿CÓMO SE SOSTIENE UNA “POLÍTICA DE IGUALDAD” ENTRE LAS LENGUAS CON ESTOS RESULTADOS?

  1. Nahiko tristea iruditu zait egunotan zenbait prentsa idatzitan topatu ditudan kontu hauei buruzko laburpenak.

    Emaitzak alderantziz izanez gero sekulako kanpainak antolatuko ziren gure erkidego autonomoan hainbat ikasle, urtetan bi hizkuntza “sakon” ikasi eta gero, elebakar ateratzen direla salatuz. Eta horrelaxe ari da gertatzen, gaztelaniarekin Espainiaren pare gaude (gutxienez) baina gure hizkuntza “propioan” analfabetismo lotsagarria dugu oraindik ere. Eta horrela jarraituz gero, urte luzetarako euskal analfabetismo ziurtaturik daukagu EAEn.

    Prentsa jakin batean ikusi dut A ereduko eskola pribatuak emaitzarik onenak ziurtatzen dituela neurtu diren gaitasun guztietan, euskaraz komunikatzeko gaitasuna kenduta, jakina…

    Zure aurreko postan ondo azalduta agertzen den kontua ez da baina hortik aipatzen, probak ama-hizkuntzan egin edo bigarren hizkuntzan egitearen garrantziaz ez da nahikoa hitz egin, agian.

    Eskola publikoan kontua ez zela elkar konparatzea ulertu zen toki askotan eta urtero errepikatuko ziren emaitzak haien artean konparatzea interesgarriena izango zela ulertu zen. Inork gutxik irakurri zituen ISEI-IVEIren dokumentuak aurreko mezuan ikusten denaren ildotik, ama hizkuntzaren hautuaren alde eginez. Erabakia ikastetxeen autonomiaren baitan uzteak bi emaitza mota, nekez alderatzeko moduko emaitzak, ekarri dizkigu. Nolakoak izango ziren D ereduko emaitzak ama hizkuntza erabiliz gero? Hobeak, jakina, baina noraino hobeak? Nolakoak A eredukoen proben emaitzak gaitasunak euskaraz neurtuz gero? Penagarriak, jakina. Baina hori egitea inori burutik pasa ere ez.

    Konpara daitezke baldintza horietan emaitza batzuk eta besteak? Bada zenbait prentsatan konparatu dira erabilitako hizkuntzaren kontua existituko ez balitz bezala. Ni ez naiz paperezko prentsaren oso zalea eta ez dakit noraino eraman duten kontua, baino ikusi ditudan zenbait ale… Auzitara jotzeko modukoak.

    Eta nola neurtu da berariaz bi hizkuntzetako komunikatzeko gaitasuna? Bada, ematen du Europako Erreferentzia Markoari inolako erreferentziarik egin gabe egin dela. Ikastetxe batzuk beste ikastetxe batzuekin konparatu dira, etxetik ibiltzeko probak izango balira…

    Nire ustez proba hauek batez ere bi akats izan dute:

    1. Kontsigna argiagoa behar zen, nik uste, edo probak ama hizkuntzan egiten ditugu edo eskolan ikasitako bigarren hizkuntzan. Baina norbaitek emaitzak konparatzeko asmoa bazuen, baldintzak berdintsuagoak behar.
    2. Komunikatzeko gaitasuna neurtzen bada, garai hauetan, Europako Erref. Markoa kontuan hartu behar. Ze euskara maila erakutsi dute A eredukoek DBH-2. horretan? A1 baino hobea? B1 ozta-ozta? Eta B eredukoek? Eta D eredukoek?

    Prentsan ere ikusi dut ikasleen familien maila sozio-ekon.-kulturalarena lanbrotsu aipatuta edo erabat aipatu gabea (Deian, esaterako). Ez nintzen proben emaitzen aurkezpen publikoan egon baina badirudi edo ez zituztela kontuak ondo azaldu edo kazetari batzuk ez zituztela ondo ulertu…

    En fin.

    Barka inuxenteen egunean idatzi nuenarekin berriro matraka emateagatik, eta segi hau bezalako postak idazten.

    http://bihardaberandu.wordpress.com/2009/12/28/diagnosi-ebaluazioaren-emaitzak-jasota-adabakiekin-jarraituko/

  2. Probak aplikatzeko informazioa oso argia izan zen, emaitzak konparatuko zirela mundu guztiak zekien eta, hala ere, D ereduan nagusiki, betiko portaerari jarraituz gelako hizkuntzan egitea erabaki zuten. Ez dago aitzakirik. Beti aurkitu dut arazo bera D ereduan eta espainolzaleen artean. Arrazoiak desberdinak dira noski, baina jarrera berbera. Orain D eredukoen emaitzek ez dute behar bezala islatzen ikasleek dakitena. Baina suposatzen dut aukeratzeko betarik izango dutela berriro aurten. Hor ikusiko da axola dien ala ez.
    Euskara probei dagokienez, ez dago inreresik, jakina, B1 edo B2-ren antzeko erreferentziak jartzeko, horregatik matxakatu ninduten eta. Baina egin daiteke. Hauekin ez, agian lau urte barru…

  3. BAI, probak aplikatzeko informazioa oso argia izan zen, baina nork irakurri zuen? Gainera zenbait diskurtsotan azpimarratu zen xedea ez zela ikastetxeak elkar konparatzea… Eta emaitzak bakoitzak bere gustura manipulatuko zituela ere, edonork aurreikusten zuen.

    D ereduan aurten ere iazko bidetik joko dutelakoan nago, gainera, oraingoan, ia-ia barne eztabaidarik gabe. A ereduko pribatuan baino emaitza okerragoak lortu direla? Eta zer? Geure burua neurtzea eta astiro-astiro hobetzea ez zen, bada, xedea?

    Emaitza kaxkarrago hauek azaltzeko batzuk ama hizkuntzan aritu direla eta besteak bigarren hizkuntzan, alde batetik, eta betiko topikoa, A pribatuetako ikaslerik txarrenak publikora alde egiteko gonbitea jasotzen dutela maiz… Gehi betiko kontu ekon.-sozio.-kultural horiek. Inork gutxik ondo ulertu baina edozein emaitza azaltzeko beti erabilgarri.
    Ez dut inon ikusi/entzun D eredukoen barne kritikarik. “Hemen azterketak betidanik euskaraz egin baditugu, ez gara orain aldatzen hasiko…” Kitto.

    Kontsigna argia izan zen proba hauek ama hizkuntzan egiteko baina ikastetxearen autonomiaren saihets bidetik alde egin zuen D eredu osoak. Kontsigna izan beharrean agindua izan balitz, baietz probei boikota eskatu batzuk.

    Baietz iazko bidetik D eredukoek aurten ere.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s